Bizitza honek lau ertz ditu
Lau ertz ditu ene pentsamenduak ere
Eta denboraren diktadurak
Geroaren aldabak apurtu dituelarik
Zure ametsaren sabelean bizi nahi nuke
Gaulehenaren abaraska batean bezala
Astunak dira hitzezko katebegiok
Eta ene hatz joriak oihu egiten dizu
-Ez da izanen oldar gehiagorik-
Min du ene garrasi geunak
Eta egunsenti urratu berriak
Gau iluna zauritu du
Leiho-burdina herdoilduek
Ene sentimenduak atzamarkatu dituzte
Eta jada ez gara atzo bezalakoak
© Mikel Ibarguren