Itzartze
Boladan nabil maitasunarekin
Suteak izeki ditu haurren biriketan lahardiok hesiok hitzok
Gogaituta gagoz hildakoak plagiatzen
Eta datozen egunen kristal hautsietatik bihotza ez dela panfleto zimur bat oihukatuko dut
Talaiaria loak lotzen duela etxe jaso berrian
Alferrik iragarriko dituztela garai hobeak sismografoek
Bakarrik gagozala eta eder geure ezinean
Berriki ezerk salbatuko ez gaituen islak heldu zaizkit ibaitik
Ez gure libertadearen pareta lurmendatzeak
Ez gaua aldeztu nahi izateak zure begietara makurturik
Gure untziolek mamitu dute ehun hitzetara ekarritako abandonatze hau
Gerrian hildakoen liburua xerkatu dizut maizegi
Eta horren damu naiz
Ez dut salbatu nahi
Belar onaren ohantzean gozatzen zaitut
© Jose Luis Otamendi