Ortzeak berdinak dira.
urdinak gorrixkak grisak beltzak
errepikatzen dira
bila nabilena aurkitu ez dudanean
arratsaldea erortzen dator burumakur negarti
negu usaina belardietatik behera jaisten
zerbait hobeagoren esperantzan uzten gaitu
gailurra iritsi baino lehen hilez gero
bidea amaituko duzula jakinik
nahi dudan guztia zu bazara
pinudiak lo hartu du
badela oraindik borondate onesturik
lurraren mirariak ehotu gabea
muinoaz beste zerua iraileko horiz jantzia
belea soroan abesten
negu usaina zeraman
urre koloreko
udazken arratsaldearen bila nabil
bere izpiak sentitu nahi nituzke
urkatu doratuak
bere ausentziak
gaua ekarri zidan
begi ilunetan itsatsirik
ortzeak berdinak dira.
belarretan flotatuz errepikatzen dira
ordu honetan
urretxindorrak ezkutatu edo isildu egiten dira
paisaiak finkatzen argiaren eskasian
zerua ainguratzen beti leku berean
ikusten ditugun izarretan
geldotasun gehiegi heriotzaren mezua igarotzen
harea
bihotzaren kolpea
poza eta goibeltasuna aldi berean
lantu olatuetan gora behera urperatuz
zerutar marinela ortzearen naufragoa
jakitun da arratsa besarkatu ezean
bereganainoko bidea korrituko duzula
nahi dudan guztia zu bazara
© Xabier Aldai