Hau da negua
Hau da negua
Loteria saltzaile itsuak
eskuak boltsiloan.
Komentua suak hartu eta
elurtzan barrena
serora guziak korrika.
Gutuna berehala igortzeko
amorante promesa konplitu gabea.
Neguak ez du Paradisuaren antzik
ez bada lore zurietan.
Xoriak izozturik pausatzen dira
gure baitan.
© Joseba Sarrionandia