Lau bost sei harresi

 

Lau, bost, sei harresi gure inguruan

bihotz bat bestearen barruan bezala.

Euriak zorionari eragindako kantua

laku zaharren batetan ito zen,

haizeak ez dakar ezer. Begiratu,

hegaztien itzal hatzeman ezinak lurrean.

Zer egin dezakegu? Paseatu, urrats

bakoitzean errauts apur bat utziaz;

mundua ere geure antzera biratzen da

bere buruaren giltza aurkitu ezinik.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


susa-literatura.com