Urte giroak ene begietan
Estropozu egin eta
amildegi ertzera erori nintzen
( Ho Chi Minh )
Udaberriko euriteak jasan ezik
ezin udako eguzkiak gozatu,
udako sargorietan erre gabe
ezin udazkeneko horbela zapaldu,
udazkeneko aidea urdintzen ezagutu gabe
ezin neguko elurra soegin,
neguko haize hotzak bizi ezik
ezin udaberria loratzen dela sinetsi.
Baina zer axola zaio zigor zeldetan dagoenari
urtaroen aldaketa?
© Joseba Sarrionandia