Hitz lime aire bat dabil

amets hotzen oihartzun

murmurio eremu batek garamatza

preziatuki landatu izen iladak

alkian atzipe ezinezko errealitateen seinale

euri egin du gugan heriotz

isil ipar gurdiak zeharkatzen

gaituzte

desioak, hantugabeko

hitzak eta eskuak

ezerezaren bide zidorrak urloan

 

Halere jo dezaket ekintzara

zergatik zaigu orduan halabearrezko asesinatzea

bi galdera zeinu larrujotzen ari ginela

ostatu zaharrean non prostitutek gorpu mutuez

lan egiten zuten

 

Orduan zer dira bi gorpu gehiago

bi aizto gaizto

edozein izkinatik sor daiteke erasoa

baina sexoak lime datza izter gainean

 

non nigandik dago gartzelako agintari?

 

© Juanjo Olasagarre


susa-literatura.com