Euri eza eta bizi-arazoak direla medio
sentimendu demografiak
urrikuntza ikaragarria hartu du
atxiloketa ugariak
gauez gau
nekez heltzen dira
egun lanbrotsutako zirraren
espetxe guttunak
noizbehinka lerro hits batzu
uhuri gargail gisa
isiltasuna gero
errefuxiapenak urrutiko herrietara
-perzepzio bestelakoen erresuma ilaun-
estradizio uholdeak
heriotz zigor akitzen dira
gure burua maite duguneko jats beltza esaterako
hilobi amankomunean datza
hira lits urgunekin batera
desioa gau-haginetan
itzultzen da doi
ihes egiteko berehala
atzipe ez dezaten
proteina dugun hogena
zokorik ilunenetan gorde behar izan da
azken heroi bezala
ekintza suizidetara behartua dago
euri eza eta
bizi-arazoak direla medio
sentimendu demografiak
urrikuntza ikaragarria hartu du
lurralde okupatuan bizi
lurralde okupatua izan.
© Juanjo Olasagarre