Zzaj zzaj zzaj gau honetan ukan dut bigarren

aldikotz aurten Atenasen bisita bere huntzar

begiekin galdatzen zidalarik arto eremurikan

banuenez ereinik partitu aintzineko urteetan

zehar

 

zzaj zzaj zzaj eta banindabilan solasean ari

ziren jendeen artetik batzuk jaten bestelako

ausarik gabe gehienak ezazolati zarata egile

egunerokotasun bekaiztia Atenas hurbildu zen

bitartean ni angustiak urkatua heriotz nuela

behar

 

zzaj zzaj zzaj dantzara gonbidatu ninduenean

Atenasen ahurrak behatzak arros dituen senti

amoltsuaren gisara senditu nituen eztiz ezti

soinean ibiltzen gizaki asekaitzak baztertuz

ongi nintzen eta erran zidan hator ene amets

belar

 

zzaj zzaj zzaj ongi nintzen eta erran zidana

arratsean nekez ahantziko dut pianoa aditzez

ilargi beteko gauez gogoratuko baita haragia

«dantza hau gu biontzat da ez arren eskapatu

goibel uzkur hemengoa zara loaren bihotzekoa

eta jazz...» zorionaren oroimin hatsa sumatu

nuen musika ararteko zelarik hain hauts hain

mehar

 

© Itxaro Borda


susa-literatura.com