Zure oinazeek ez dute oinarri razional izpirik

zama abere paranoikoa zarela diote eta egunak

purruskaturik bururatzen dituzu mouloud edo

fatiharen gisara salopri di faranze

marmarikatuz metroaren aho gosetian sartzean.

gorrotoa hazten zaizu bihotzean herio gogoz

hantzen zara gero esku ezkerreko zain meheak

ibai gorri emankor amesten dituzkezu jarrai

putain merde zer dela barbarian behera noa.

 

© Itxaro Borda


susa-literatura.com