Noiztenka bizitzeak energia oro irensten
du den mendreneko ekintz ttikienetan
eta pentsuak ez ditzazke belar usainak
imagina ere zeru grisekin solasean
saiatzen delarik.
heriotz gutiziak bizitza mugatzen duenean
elektrizitatea badabil zainetan
ilargi aldaketa egunetan,
edo odola kolpetan kolpeka.
nola segurta dezakegu harrabots hori dena
bizitzea denik?
ondarrean indarrik dudatzen amiltzen dira
© Itxaro Borda