Kasko zokoa zerusabaia zen lo aldian

milaka pasatzen ziren urtxo xuriak

iparreko zelaietaraino.

ez nituen segitu nahi.

aitzakiak bilatzen euriaren

promesak amodio bihurtu baino lehen

desagertu

heriotzaren eta bizitzaren mugetan

kasko zokoa sabaiagotu zen lo aldian

 

© Itxaro Borda


susa-literatura.com