|
Imagina ditzakeen sirenak karrasika euriaren
ateri bulta laburretan eta haserrez pintatu
hormak manifestaldien ondoko gau ilunean nahiz
imagina dezakeen horma berdinek gorderen
dituztela herdoilak irentsi lantegi abandonatu
zenbait
eskugabezia imaginatzen duna?
nolabait tabernako tepo keztatuan hedatzen dun
grisaren zorigaitza sirenak karrasika medikua
non dago imagina ditzakeen beldur barneratuak
gorrotoak zein latzak gureek irabazi dute egun
ere pentsa ezan
hasgabezia imaginatzen duna?
plaza arroseko jargi publikoetan plegaturik oh
daudenek kontatuko dinate nola erre zen Z.ren
fabrika urte asko duela
gerogabezia imaginatzen duna?
eta hor nagon euriaren ateri bulta laburretako
balizkako lehorretan grisaren usaina larrutik
ken desiraz
hitaz ametsetan
arrotzen ugarte uhargia haizelakoan.
© Itxaro Borda