Hamar minutu dauzkenat amodiozko poemaren idazteko

herdoilaren manuaz euriaren aztaparrak hertsi baino

lehen

hamar minutu soil hamar minutu biluzi hamar minutuz

izkribatzen ahal dea ezti desiraren hatsa hegaldaka

doan urtxo itsuaren lumetan edo gutun baten azalean

ikusi

munduaren azkena hurbiltzen aritzen dena larresoroak

zaurituz goldearen mugimendu zalantzakorrez markatu

urratsaren joanean eta amodiozko poemaren idaztekoa

hitza

bera mailukatuz telefono publikoetako leiho zikinen

lerroan xinaurriak dantzan otsoak goseti urgentziaz

deika

ez da deusik gertatu bizitza aintzina atzo bezalako

eguna

maite haunat uharren antzoki krudela

 

© Itxaro Borda


susa-literatura.com