Gauez amets eroz betetzen zaigu burua
tenore faltsuetan abiatzen diren tren
malgoekin eta ez ditugu segitzen ahal
kaiertzetan amiltzen gara halaber edo
etxerako bideak asmatzen dira euritan
oroitzeko astia badugu hor karrikaren
bestaldean telefono kabina urdin lauz
bat bazegoen deitzeko deitzeko zerura
eta txino taldeak gonbidatzen gaituen
bitartean lokatzezko txaboletan galdu
dugu arratseko ondar hatsezko urratsa
© Itxaro Borda