Elurra egin zuen goiz haren bezperan
hire ezpainak bilatu nitinan
gauean eta hotz garratzagatik
aurkitu gabean lokartu
heriotza
elurra egin zuen goiz haren bezperan
ez nindunan konturatzen
heriotza
geroa bihar berean apurtuko zela
nostalgiaren ispiluetan
elurra egin zuen goiz haren bezperan
txori gosetiak bezala leiho hegietan
© Itxaro Borda