Ehortz mezetako kantak negarrez bete dira
eta lainoek eramaten dituzte
hil kutxa biluziak
jendetza plegatuak atzetik euripean
otoitzez dabiltzan
larunbat goizetan.
zeruaren apaltasun dorpeak
beste kiderik ebats ez dezan
otoitzez dabiltza.
© Itxaro Borda