ahituta nago

inoiz beteko ez diren grinak babestuagatik

eta begietan kaio hilak baizik

gorde ezinaz

 

gogaituta

maite ditudan paisajea aurpegiak gaua

neureganatzeko ahulezia dela

arrailatuak ditut eskuak

ostadarra harrapatu eta

kolore banako bideak egiteko ahaleginetan

tripulaziorik ez poemak

 

badirudi

zinez

izan diren gerra denetan ibili naizela

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


susa-literatura.com