itsasoan sartu ditut eskuak
gure herriaz pentsatzeko
hoztasunez
eta kaioak
hodei jaten ari ziren
triste
eta gogoetak joan zaizkit
lagunen altzora
ur azpian
eta pozaren zipriztinek
jaiki egin naiz
gure herrian ibiltzeko
eta grisa aurkitu dut zure ezpainetan pena
eta morea odola jendearen bihotzean
harat-honat ezin irten
banku batean jarrita
ez dakit zeri begira
faroletan hil eta hil tximeletak
hartxintxar batzuk zenbatzen
mila bider
ilunpetan
izar beltzak ziruditen gure eskuek
© Jose Luis Otamendi