Gau gosetia haustear farola itzalien haurtzaroan

desioa deituriko tranbia berandu zetorrelarik

pausoetan bildutako itzalak norma janez mintzo ziren

nahiz eta kaioek beren burua hil nahi ez

gauza handirik ez zegoenez bilusteko

gizonak musean ari ziren zakurrekin

emakumeak trenbideetan etzan bizkaia maite abesten

kolonia usaina kable odoleztatuetan

poliziak kaniketan ari ziren beren patroia zela eta

han

hantxe bertan

maitemindu ninduan hirekin

erlojuak erori eta guztia lohitu baino lehen

besteak bezala tranbia itxaroten nengoelarik

 

 

© Andoni Tolosa

 


susa-literatura.com