Hiri ilunaren oroimena:
arratsaren ezpain gorrietan
harramaskaka
gizon galduaren pauso sekretuak
eta ez dago fluoreszenteen artean
bizitzeko astirik
ez bait dauka ibiltzea baizik
misterioan nabigatuz
hiria ere itsasoa bezain harro
taxien argi berdeak diztiran
begiak dira
uretan galduak dabiltzan itsasontziak
txalupa bakartiak
eta gizona
igerian ausartu den bakarra
© Andoni Tolosa