NEGUKO AURRESENTIPENA
Badakit.
Dagoeneko esan dit
batek baino gehiagok.
Badakit
ilunabarrean irtetzen direla nere xerka.
Nere leize ezkututik
ederki entzun dezaket haien algara ankerra,
eta nere adiskide satorren antzera,
ilunpe karratu honetatik,
pago gozoaren adar sendotik
zintzilik itxaroten nauen soka
ikus dezaket garbi:
neure lepoa,
lur azalaren gainean edo azpian
dagoen beste edozer baino gehiago desiratzen duelarik,
Drakula kondea baino nobleago, gorenago.
Bera eta bere xerak bezain samurra.
© Xabier Montoia