NORA BILDUKO GARA?
Asko sufritzen dute
hiri honetako farolek egunsentian.
Hain goian egonda
ezin dute begirada
langile presatuengandik aldendu
eta besapean daramaten otartekoan
preso dagoen bihotz fresku hori
nahiko lukete askatu goizero.
Lehen zigarreten kee mingotsak
parkeko kurloiak mutu arazten ditu,
sabaipeetako uso betizuak beldurtu.
Lotan dirauten haurtxo samurrek
© Xabier Montoia