nirea eta arbaso haustuen historia

pauso geldiroz dakart gogora

leku orotan dantzut belardi gabeko ezkila

eta hodei iraunkor baten lantua

pertsona ilun andanak sumatzen ditut

urte eta mendeen tolesturetan

beldurraren menpeko hegada urduri bat

eta ustekabeko amiltzea

hala datorkit estutzen nauen katea

nahi eta ezinez josia

 

traizionatzen dut aldika

traizionatzen nau aldika

inoiz ahantzi ere egin nau

       egin dut

       aske denaren planta

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


susa-literatura.com