Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
haize hotzaren besoek kolpatua
lastozkoak bailiran zure soinadarrak
eta adatsa
honantzago bilatu nahi zaitut
tximinia herdoilduak eta
mendiko harkaitzak
kaio higatuak lekuko direla
maitasuna ez baita gaua izendatzea
gauean sartuta ilunpea izatea baino
ez baita arrosa biltzea
heriotza urez oinaze apaina bihurtzea
nik hemen nahi zaitut
ene eskuen dardara artean zarena
orduen mugetan hara eta hona kontrabandista trebea
nik hemen ukitu
sutsuki desiratzen zaitut
nik hemen maitale hondogabea behar dut
© Jose Luis Otamendi