AUTOBIOGRAFIA
Burdinezko harietan behera
linburtzen diren
euri ttanttak baino anonimoago,
espaloi desertuak ibili
gaueko itzaletan itzal,
odola ardoz nahastuta
-ibai marroian behera
plastikozko gauzakietan
arimaren ispiluak kausituz-
San Antongo zubia,
izu ororen frontera;
Bilbao la Vieja;
ijituak; P.E.S.A.; tabernak;
Urazurrutia; Zamakola;
ladriluzko tristuradiak
eztul gaisotien gordeleku.
Beste ibarrean
Eusko Trenbideak
Bizkai barruko sabeleraino
eta
oroimenean
ernegu txori ilunak
logura hordia zarraztatzen.
© Edorta Jimenez