Gaua zulatzen duten ahausietan
Igortzen dizut gaurkoan gutuna
Agian eri helduko zaizuna
Hitzok ere gorri blai odoletan
Laberintoa bait dago izarretan
Hormak labainez josiak astuna
Eta ilargiak berak ene kuttuna
Fusil luzeak ditu adarretan
Eta itsasganan piztean suteak
Goiza urratuta oilariteak
Sumendi isuria baino beroago
Heltzen bazaizu jakin dezazula
Zaurietan sutzarra daridala
Gaur naizela inoiz baino bakarrago.
© Edorta Jimenez