Herenegunaitzetik,
astelehena zenez,
egun osoa ohean eman nuen.
Herenegun hainbeste
atsegin nuen diskoa
erosi eta itsasora bota nuen.
Hau ez da ene aste onena, datorrena ez da izango hobea.
Atzo goizean burua hiltzen
saiatu nintzen, baina, etsi nuen
nigatik negarrik egongo ez baitzen.
Gaur egon naiz paseatzen
topatuko zaitudalakoan, baina,
lagunarekin omen zeunden, larrutan.
Hauxe da ene aste beltza, datorrena areagoa izango da.
Bihar, nik aurreztutako
diru guztia aterako
eta garagardotan xahutuko dut.
Etzi, Karina izena duen
neska punkia ezagutuko dut,
estasi bana janda oheratuko gara.
Hauxe da ene aste beltza, datorrena okerragoa izango da.
Etzidamu ohartuko gara
ez dela aldatu
gure mundua
eta, berriro,
negarrez
hasiko gara.
Hauxe da ene aste beltza, datorrena beltzagoa izango da.