Ejerzito gorra ikusten dut zuen begi durdituetan
Bakardade-mendi bat ikusten dut
Lelokeria-itsaso bat ikusten dut
Goian zein behean... bost axola!
Eskuina burgesa eta erreakzionarioa da
Erdia aspergarria eta mizkina da
Ezkerra totalitarioa da
eta pertsonaltasunaren kultura bultzatzen du
ultrakeriak gogortzaleak
eta interes zikinen tresna dira
Zer gelditzen da?
Goian zein behean
Aienatzea ala denetaz paso egitea?
Zer gelditzen da kaka azpian?
Horixe: kaka hutsa...
Nabaritasuna gorputza da
Suizidioa arma desestabilizadorea
Irakurketa iraganezinezkoen interpretazio gorrak
Zentzugabeko hitzak
Arma da borroka
Xantaiariak bere lana bukatu du
kale zikin batean.
Polizia erosia
bere etxean afaltzen ari da, pozik
Umeek korrika egiten dute, hiltzen dira
Arloteak, bere ardo garrazka botilarekin
hauteskunde karteletan txu egiten du.
Zaborrak eztanda egiten du, kiratsa hedatzen du
Arratoiak Soinu gorgarria
Atsoa jipoitua, bortxatua, umilarazia, zatikatua izan da
Bere begiak, lurreko zikinkeriatan bueltaka
Arratoiek haren erraiak irentsi dituzte
Hiltzaileek, barrezka, oihuka,
beren eskuetako odola miazkatzen dute;
buruz, hormak jotzen dituzte,
txu egiten dute eta haragigabeko gorputzetan oka egiten dute.
Buru-orekaren edifizioa jausi egin da
Ahoa espazio hutsean ageri da. Mihiak espazioak zeharkatzen ditu
Ez da egia egunsentiak beste bizitza bat eskaintzen duenik
Argia itsugarria eta gezurtia da
Gezur egin. Gezur egin eta hil, beti
Heriotza hildakoek beraiek asmatutako gezurra da
Zaldia erorarazi dute
Zaldizkoa animaliaren azpian hil egin da
Medioa erabiltzailearen hiltzailea da
Medioa bukaera da
Bukaera, ezereza