Hiltzeko "presarik ez daukat.
Panpin bat eskuetan daukadanean seme-alaba asko izango ditudala
pentsatzen dut. Baina nire amak gauza arraroak egiten ditudala dio, esaterako,
neure buruarekin hitz egitea bururatzen zaidalako batzuetan eta hark txarto
dagoela esaten dit. Baina niri gustatzen zait." Eta, klaro, lehen egunean hizketan
hastean denda batean agure batek, edo horrela, zerbait esan zidan. Amak gizon
ezezagunekin ez hitzegiteko esan zuen, baina nik ez dakit zergaitik. Gizon
batzuk onak dira, lantegi hontako jagoleak adibidez karameluak eman eta gauza politak
ere esaten dizkit. "Kaixo, potxola" eta "neskatxo polita"... Behin bere txakurtxoa
erakutsi zidan... Bai!... txiki hura ! Bere atzetik joango naiz ! Ai ! Ez jauna ! Ez !
ikusi zuenean
bortxatu
eta
hil egin
zuen