Arratsaldeko zortzietan
Sarajevoko minak altxarazten zaitu eta liburu beltz baten
erraietatik irtendako oihua zure burmuinean sartuko da, baina, agian,
James Douglas Morrison-ek ez zukeen Afrikatiko amorrua apurtuko,
zeren altzairuzko munstroek jandako argia goibela da,
arratsaldeko zortzietan.
Ostegun goizean
biolin hordituak Indian gosez hildako umeen bizitza miserablea (eta gordina)
kontatzen dizu emakume presoak, arratoi baten bihotz ustela miazkatzen
duen bitartean; dena den, emagalduak bere bezeroaren zakilmokoa
hortzez erauzi egiten duenean inork ez DIO JAINKOAri
Azken Epaiketa eskatuko,
ez baitu lanik egiten
ostegun goizean.
Datorren urtean,
neska punki lerdenen lerdea garagardoarekin
nahastuko dugu eta irratian auto baten garrasiak
zure betazalak kixkaliko dizkizu, baina, nire ondoan dagoen
poliziaren KOLPE basati eta ankerrari esker orrialde honetako 55. hitza
eskaini AHAL izango dizut, betiko, gure anai-arrebak hiltzen diren bitartean,
datorren urtean.