Txori hiltzaileek arima biluziak zituzten bitartean

udazkeneko euriak polizia bustiak erre zituen Donostian.

Eskalearen otzura, saguen oturuntza. Idiotasunak irratian.

Kriston kristoa Criston. Mila poliziak negar egiten zuen kalean.

 

Tximeleten alaraua erregina baten klitorian

ezkutatzen da, zingiran.

Pinochetek hogeita sei estudiante irentsi ditu

bere jauregian, goizean.

 

Errepideak hamalau iratxo txu egiten ditu, idiskoturik.

Dena ikusten duen Begiak tiro bat bota dio Aita Santuari.

Bonba atomiko BAT erori zait, iluntzean, telefonotik

eta eguzkiaren odol iluna ezkontzen da Euskadirekin.

 

Garagardotan igeri egingo dugu, etzi, Bilbo Zaharrean.

Ito nahi, baina ezin.

Lekeitioko gizon gazteek koktel molotov bana botako diote,

etxetik, gauari.


susa-literatura.com