Bederatzigarren pisutik bere burua bota zuen gizona ikusi dut.
Bere senarrak kolpatutako emakumearen oihua entzun dut.
Gerra amaitu orduko hildako txakurrak bildu ditut.
Etxeorratzetako lore ximelduen kiratsa usaindu dut.
Mikelats naiz.
Gaizkia naiz.
Bekaitza eta Gogorkeria naiz.
Sumindura eta Mendekua naiz.
Apokalipsiaren lau zaldunak batera naiz:
Gerra, Gosea, Herio eta Izurritea.
Zuen begi ustelduetako Gorrotoaren lore beltza naiz.
Munduko Iluntasunaren Jaun eta Jabea, Mikelats naiz.