Zure lepoan bildutako zapia da palestina

eta horregatik harrikatzen dizkizut ezpainak

euripean idazten ditudan poemekin

malkoek ere erreka gorrietan nabigatzen dute

gasolinaren odola faro bakar duten begietan

 

behar zaitudanean idazten dut

hartara koloretako beleekin hegalda zaitzaket

gure intifadek sutzen dituzten basamortu zurietan

zure begiak ilargiak gauean sortutako balak dira

harria eskuan duen haurra naiz herri zaurituan

 

eta nire bihotzean bildutako zapia da zure izena.


susa-literatura.com