"Metraila telebistan

eta haur begiek goruntz begiratzen dute

etorkizunarekin sinetsirik"

Eneko Olasagasti, Beyrouth urrun geratzen da

 

Sinetsi

Gaur ez du euririk egin oraindik

baina zerutik odol tanta lodiak erortzen zaizkigu

ezinbestean

Balkoietan ikurrin itsuak goizetik zintzilik daude

eta sasi hilotzak garrasika

egunkariek ez dute tirada berezirik egingo

super heroiek burnizko kutxetan gordeko baitituzte hitzak

legeak aginduta

Eta bitartean ibiliko gara Lizartza-Gernika trenean

Eta ez dugu etsiko

Eta harriak bilatuko ditugu errailetan

Eta odolez idatziko dugu eskonbro erreetan

nahiz eta gerora kritikoek

esaldi kopulatibo gehiegi erabiltzen ditugula esan.


susa-literatura.com