Lehenbiziko Bala

 

Literatura gorriaren eztanda da hau, kamarada. Aspertuta gaude loreak mendian eta behiak larrean daudela dioten liburuekin, kalean sua, odola eta gasolina usaina besterik topatzen ez dugun bitartean. Horregatik sortu dugu Vladimir, batera hiltzen ikasi behar dugulako, bizitzen hasteko. Hemen gerra ez delako amaitu. Poeta guztiak ez daudelako kartzelan eta hilerrian. Oraindik ez gaituzte derrotatu eta izanen dute aurrerantzean gure berri. Hilero, Vladimir Brigadak sinatua. Literatura munduko itsasoetan dabilen untzi boiatu bat izan daitekeen bitartean, iraultzaren berri onak herrietan barrena zabaltzeko. Lenin, Maiakovski eta gure odolaren gorria bezala, Vladimir.


susa-literatura.com