TORTURAREN AURKIBIDEA

Torturaren paragrafoak ez daude inon idatzita.

Erre zituzten Inkisizioaren liburuak

Inkisizioa bera erre gabe, arrastorik ez uzteko, badakizue.

Baina tratu txarren eskuliburuak

edozein barne sailburuk daki non saltzen diren.

Torturaran pentagramak ez daude inon konposatuta

baina atxilotutako guziek ikasten dute

bere doinupean dantza egiten.

Torturaren koloreak eta marrak

iluntasunak lausotzen ditu oinazearen lientzoan,

inork inoiz ikusi ez duen bainerako urean

akuarela ilunak jostatzen dira eta.

Torturaren koordenadak ez daude inongo mapetan

eta ez dago kokatzen dakien kartograforen semerik,

ez ausartuko denik ere,

baina atxiloketa bakoitzero dago

elektrodoz jositako oihanetan

galtzen den nor edo nor.

Noizean behin entzuten den

karraxi bat soilik da tortura,

noizean behin usaintzen den

gorpu bat.

Ahozko tradizioaren aldaerarik krudelenatakoa.

 

© Mikel Peruarena


susa-literatura.com