Hau ez da inbentario bat eta hala are
liatzeko tabakoa musika sasikomertziala
saiakera liburuak poemak bakardadeak
zure begiak bortzeko bartzoak
aipatzen ditut hemen;
aspaldi hartu nuen inork erosiko ez lituzkeen
gauzak erosteko aztura
arabilitako komoneko papera euri tantak
oinetako merkeak pendulodun ordulariak
sei koloretako axota eusk-erak
bigarren eskuko galtzontzilloak metralletak
gramolak oihuak sega kamutsak
bonbilla fundituak kantzerrak
arranoen hegalak eta mokoak eta lumak
eta ametsak
ametsak irteerarik gabeko errepideak
eta bazter batean ahantzitako fusilak
nirea inork nahi ez dituen gauzen errepublika da
bizitzeko bertze modurik badela uste dudalako
© Mikel Peruarena