hasta los tres camiones de la Coca Cola en las que
en lugar de botellas viajaban las prostitutas
organizadas, con sus banderas rojas
Paco Ignacio Taibo II
Korbata, bibote eta maletinekin soinean
cohibak erretzen an ziren krokodiloak
merkatuaren askatasunaren aldeko panfletua prestatzen
itxaropenaren urkamendiko hilerri dotorean
daukaten mahai luzearen inguruan eserita
buztanak non sartu ez zekitela
mApatxe mozorrotuek kongresua inbaditu zutenean
betaurreko txit horteretatik zehar tximistak jaurtiz
eta bibliotekari alargunen laguntza jaso zuten
liburuak haizera zabaldu zituztenean
aska itzazu liburuak eta ikusiko duzu
zertarako gauza diren
esaten ausartu zen agure gizarajoa
itsasoko uraren bainerak ito zuen
zenbait gauza esatea gehiegi ere badelako
trigre tistre batrek esan zuen bezala
txapelarekin burua estaltzeaz batera
esan zuenaz lotsaturik bat-batean
eta bere begiak estali beharrean egongo bailitzan
beste animalia guziek ere ez dutela deus ikusten
sinesteko horrela
baina bere teoria guziak alboratu genituen
lau begidun umea korrika etorri zenean gugana
egunkari saltzaile prostituitu bat bezala
eta andi warjol eta merilin monrou elkar mozkortzen
ikusi zituela esan zuenean eta hartu genituen argazki kamerak
eta tabernara joan ginen korrika baina itsu bat soilik
kausitu genuen akordeoia edo pianoa kolpatzen
eta poliClAkoek ordenua jarri zuten tabernaren kanpoko aldean
pilatzen zen jendetza sakabanatuz baina halere
subway azpiko haitzuloetan berbildu ginen
kontraeraso plana prestatzeko eta gutako norbaitek oihukatu zuen
mApatxeen altxamendua kontrolatua zegoela
esan berri zutela irratian eta irratia mediorik sinesgarriena denez
geure haitzkorak eta txikleak eta tabakoa jaso
eta etxera itzuli ginen norbera berera
nahiz eta txantxangurru batek kobardeak! deitu gintuen
berak bilatu zuenez bertan ostiatu genuen
sekreta bat zelako edo auskalo zergatik
eta gero esan bezala etxera itzuli ginen
norbera berera farolen argipean bakarrik
jada gaua erdu zelako berriro eta toke de keda
zegoenez ba hori etxera joan eta
telebistako albiste sinesgaitzak
ikustea besterik ez zitzaigulako gelditzen jada.
© Mikel Peruarena