Nire nike zapatilekin zorua milikaraziko diat
eta ez duk nik ez esateko paradarik izango
tabernako azken zigarroa bizkarrean zeraman
txinaurriak hire ahotik garuneraino eta
garunetik belarriraino paseatzeko beta izango dik
eta burmuinak erreko dizkik zigarrokinarekin
lehen heukana baino erreago utziko dik burmuina
eta aseta irtengo duk hire ipurtzulotik
edo beharbada sabelean garatuko zaik bizitzan
arratoia
heure zaborretan gustora haziko duk
eta orduan bai sentituko haizela
ume abortatu bat bezala
intxaurrez betetako arraskan
© Mikel Peruarena