Markatuak aske behar dualako izan
gatibatu egin gaituzte;
Bastillan gartzelaratu eta
libertéaren estatuatik urkatu gaituzte
fraternité guztien gainetik eta
egalité guztien azpitik.
Elkartasunaren heriotz akta erakutsi
eta irakatsi
diete unibertsitateko maisu ezkertiarrek
euren meneko ikasle desinformatu
deformatu
formatu gabekoei
eta ikasleek sinetsi egin dute
iraultza soziala hautsezko azala duten
historia liburuetako kontua dela.
Horregatik ez nau batere harritu
geure buruak gatibatuta ikusteak,
merkatuak aske behar duelako izan,
batere harritu ez nauen bezala
katebegiak
margaritekin
apurtu
nahi zituen jendea topatzeak
(loreak mendian)
noizbait ikasiko dute
katearen burdina apurtzeko
aizkoraren burdina baino ez dagoela.
© Mikel Peruarena