Desioa aska dezagun
ausart zaitez!
nahi duzuna egin ezazu
oztoporik ez!
ama say
geure izerdia edango dugu
odola dastatu
mundu guztiaren gainean kaka egingo dugu
BAP!
Katu beltzei begiak erauziko dizkiegu tenedoreekin
soldagailuekin lorategi pribatuak kiskaliko ditugu
zuhaitzak hostoz hosto desmontatuko ditugu
udazkenaren etorrera aurreratuz
boligrafoei tinta lapurtuko diegu
itsaso barean botatzeko gero
autobideak belarrez estali eta soroak asfaltatuko ditugu
trenak deskarrilatzera jostatuko gara
suzko barrikadak egingo ditugu amapolekin eta
krabelinekin garunaren erdian
farolei ipurtargiak jaurtiko dizkiegu tiragomarekin
zigarroak erreko ditugu bokillatik
dendetako kristalerak apurtu eta beira zatitxoak
soilik ohostuko ditugu
hatzarekin sudurzuloak eta belarriak garbituko ditugu
aurpegi margotuko atsoei pintura zuria
botako diegu burutik behera
pija gaxteberdeak bortxatuko ditugu
eguzkiak tirokatuko ditugu hondartzatik udaran
eta hodei ilunak zintzilikatuko astebukaeretan
hondakin nuklearrak gosalduko ditugu
mundu guztiaren gainean kaka egingo dugu
Politikoki inkorrektoak deituko gaituzte eta,
orduan, norbera bere etxera joango gara lotara
zahardadeak sortzen duen nekea heriotzaz arintzera
© Mikel Peruarena