Hau da ene etxea, hau da
ene aulkia, hau da ene ohea,
hau da ene ondasun guztia.
Bakardade eta isiltasun
hau da ene jabego bakarra.
Mila jostorratz herdoildu aldean,
leihorik gabeko begirada,
zafrada garratz bat bihotzean,
hauxe da nik dudan guztia:
hilda nagoela esan dezaket?
Amagandik irten nintzen bezala
irtengo naiz endregu honetatik.
Aterik zabaldu ezin eta
-ba dea hilobi hestuagorik?-
funtzionarioen begi kliskadek
mirilan igartzean bakarrik
ohartzen naiz bizirik nagoela.

Joseba Sarrionandia


© Joseba Sarrionandia


susa-literatura.com