Jakiten eta ikasten
sentimendu anabasa hau noraino
eraman ahal dudan
noiz arte maite zure azal nabarra
begizulo hauek
bi begiz aseta
zenbat bider ikus ditzaketen
belardiak horiz tindatzen eta
pentsamenduak urez
izutu gabe

gure odola
zein alkohol kopuru pairatzeko gai den
libertade eske hasi baino lehen
zergatik patrikan gordetzen ditudan eskuak
hegaldatzen saiatu ordez
nondik eta nola helduko zaidan azkena
noren burmuinean bizi den edertasuna
ta zertan dagoen

norentzat ikasi nuen umetan
orain dakidan hitz pila
zeru gris honetan kabitzen al den
behinola kaiuei eskeini nien poema
eta besteenak

Jose Luis Otamendi


© Jose Luis Otamendi


susa-literatura.com