GURE AMARI HITZAK
Orain diotsut guzti hau, ama,
Haur nintzela
Zure ezpainetatik ikasi nituen
Hitz eztiak bezain dultzeak
Itzuli nahi dizkizudalako.
Ez daukat, ama, zure samurtasuna!
Nik, poeta izaten
Ahalegintzen naizen arren,
Ez daukat
Hitz gozorik
Errazik,
Gardenik,
Amoltsurik,
Zuk, ama laztana,
Obatu ninduzueneko
Hitzak bezalakorik.
Eromena da agian
Amodiozko hitzak gatibatzeko eta
Zuretzat kantu bat moldatzeko ahalegin hau.
Bizitako
Bizitza pobreak agian
Lehortu dit samurtasunaren iturria
Eta horregatik dira hitz hauek
Sukarria bezain lehorrak.
Begiratu:
Ez daukat hitzik,
Baina bular osoa betetzen didan
Zotina daukat.
Manuel Maria