MUSAREN ALDE APUSTUETAN
Jimmy Foxx alkoholizaturik hil zen
auzo marjinal bateko
hotel-gelaska batean.
Beau Jack-ek zapatei distira ateratzen
amaitu zuen,
hain justu
hasi zeneko hartan.
dozenaka daude, ehundaka
gehiago, beharbada
milaka gehiago.
atleta baldin bazara
zaharkitzea da
den paturik eta gaiztoena.
beste batzuek ordezkatua izatea,
berriro ez entzutea
bibak eta
txaloak,
berriro ez izatea
ezaguna,
gizon zahar bat izatea besterik gabe
beste gizon zaharren
modukoa.
zure buruan ere ez
sinestea,
egunkari-zatien albumari errepaso egitea
orri
horituoi.
hor zaude
irribarretsu;
hor zaude,
gazte.
jendetzak
heroi berriak ditu.
jendetza sekula ez da
hiltzen,
sekula ez da
zaharkitzen
ordea jendetzak sarri du
ahazten.
orain ez du telefonoak
jotzen,
neska gazteak joanak
dira,
festa
amaitu egin da.
© Charles Bukowski