Autoan

azken libera trukatu dut.

Zer ordutan Marseillerakoa?

Paris

nuen lagun

bere edertasun

sinestezinean.

Betor

begietara

despedidaren

lokatza.

Ikara

diezadala bihotza

sentimentalkeriak.

Parisen

nahi izanen nukeen

bizi

eta hil

beste

herri hau

ez baneuka:

Mosku.

 

© Vladimir Maiakovski
© itzulpenarena: Koldo Izagirre


susa-literatura.com