Teilatuko malkoak ixuri dira hodietan

ibaiaren eskuraino erreten eginez

eta zeruaren ezpain eskegietan

harrizko titiak josi dituzte.

 

Atertu ondoan oskarbi dago zerua

han, non itsasoaren platerak distiratzen duen

mandazain hezeak aspertuan zartatzen du

Nevaren gamelu konkor bikoa.

 

© Vladimir Maiakovski
© itzulpenarena: Koldo Izagirre


susa-literatura.com