Castelaoren kronolojia
1886:
Rianxon (A Coruñan) jaiotzen da, urtarrilaren 1ean.
Mariano Rodriguez Dios eta Joaquina Castelao Gemme, bere gurasoak. Arrantzale behartsuen sendia.
Gurasoek erabakitako izena, Daniel; apaizak ezarri ziona, Alfonso.
Aita Argentinara doa.
1895:
Amarekin Argentinara doa (Santa Rosa de Toay, Pampa) aitak daukan pulperiana.
1900:
Rianxora itzultzen da amarekin eta Pampan jaiotako bere arreba Josefina eta Teresarekin.
1902:
Batxilerra bukatu eta Medikuntza ikasten hasten da Compostelan.
1907:
Compostelako tunako lehen haria, karikaturagile eta marrazkilari.
Aita Rianxoko alkate.
1908:
Tunarekin Portugalera.
Bi karikatuna Madrilgo «II Salón de Humoristas»-en.
1909:
Medikuntzako lizentziatura. Madrilen ekiten dio doktoradutzari.
Aitak alkatetza uzten du.
1910:
«El barbero Municipal», «Viturro»-ren jauntxokeria xaxatzen duen astekari kontserbadorea.
1911:
Algo acerca de la caricatura.
1912:
«Aires da terra» abesbatza eta tresna taldean pantaide.
Madrilgo Iturrioz aretoan erakustaldia. Rianxon «Vicharaco», herriko «fistor»-earen koplekin errezibitzen dute.
Bakankako lehen erakustaldia. Ourense.
Virxinia Pereirarekin ezkontzen da A Estradan. A. Rey Soto poeta da zeremonia gidari.
Liga de Acción Gallegan sartzen da.
Rianxon sendagile.
1913:
Semea jaio: Alfonso Xesus.
1914:
Retina erortzea. lkusmen arazoak heriotzeraino.
1915:
Cuento de ciegos triptikoagatik 3. medaila Madrilgo «Exposición Nacional de Bellas Artes»-en.
Instituto Geográfico Estadísticorako oposizioak ateratzen ditu.
1916:
Pontevedrako ordezkaritzan plaza.
Insitutoan Dibujoko lrakasle laguntzaile.
Irmandades de Falan sartzen da.
1917:
II Exposición de Arte Gallego. A Coruñan.
Irmandades de Falako ekitaldietan partaide.
1918:
Zibismoagatik egiten ditu mediku lanak Rianxon gripe urte honetan.
Lugoko Asamblea Nazionalistan parte hartzen du bere manifestua izenpetuz.
1919:
Arte e galeguismo.
Galiziaka hiri eta herrietan Nós-eko 50 dibujoak erakusten ditu.
Bere aitaren horreoa bota nahi duen Viturroren kontrako ekintza.
1920:
Humorismo. Dibuxo humoristico. Caricatura.
Nós. Castelao zuzendari artistikoa izango duen aldizkaria.
1921:
Frantzia, Alemania eta Europatik bidaia artistikoa.
1922:
O cubismo.
Un ollo de vidrio, ipuina.
1923:
Aita berriro ere Rianxoka alkate.
1925:
Lousada Dieguezekin Pontevedrako Coral Polifónica sortzen du.
1926:
Cousas lehen libumua.
Real Academia Galegako partaide.
1927:
Begietako gaitza larritu egiten zaio.
1928:
Semea hil.
1929:
Bretainara bidaia harrizko gurutzeak ikertzera.
Cousas, bigarren liburua.
1930:
As cruces de Pedra na Bretaña.
Cincoenta homes por dez reás.
O galeguismo no arte.
1931:
Nós albuma.
Gorte Konstituienteetan, diputatu bezala, hizkuntza galegoa defendatzen du.
Partido Galeguistako kontseilari.
1932:
Gorteetan interbentzioa Estatutu Katalananen alde.
Egunkari madrildar baten erasoak.
1933:
Maciá-rekin elkarrizketa Bartzelonan.
Valle-lnclánek Divinas Palabras estrainatzen du Madrilen, Castelao eta besteren dekoratuz.
1934:
Lerrouxek Badajozera deserritzen du (azaroan).
Retrincos, ipuinak C. Maside-ren marrazkiekin.
Os dous de sempre, nobela.
1935:
Portela Valladaresen erabakiz desterrua bukatzen du (irailean).
Omenaldia Leopoldo Alas, Azaña, Besteiro, Bagaria, Alvaro de Albornoz eta bestek izenpetua.
1936:
Gorteetako lehendakariari Autonomia Estatutua entregatzea (uztailak 15).
1937:
«Nova Galiza» aldizkaria sortzen du.
Galiza mártir eta Atila en Galiza, albumak.
1938:
Moscura bidaia. Guda Zibileko estanpak erakusten ditu.
New Yorkera bidaia.
Milicianos albuma.
1939:
Galicia y Valle-Inclán hitzaldia Habanan.
Beltzen dibujoak.
1940:
New Yorketik Buenos Airesera, harrera apoteosikoa.
1941:
Os vellos non deben de namorarse estrainatu Buenos Airesen.
El problema de las lenguas.
Meus compañeiros, itsuen koadroak.
1943:
Montevideoko Centenario Estadioan diskurtsoa.
1944:
Sempre en Galiza.
1945:
Bere ama hiltzen da Rianxon (urtarrilak 24).
Euskaldun eta katalanekin batera «Galeuzca» aldizkaria sortzen du.
Mexicora.
1946:
Exilioko Errepublikako Gobernuaren ministro izendatua. Paris.
1947:
Buenos Airesera itzuli.
1948:
Alba de groria, diskurtsoa.
1949:
Biriketako minbizia.
As cruces da pedra na Galiza-ren lehen plegua izenpetzen du.
1950:
Buenos Airesera iristen da Miñoren ibarretako lur galegoen kaxakada bat (urtarrilak 3).
Heriotza (urtarrilaren 7ko iluntzeko hamaikak bost gutxitan).
Buenos Aireseko La Chacarita hilerriko Centro Gallegoren panteoian enterratua (urtarrilak 9).