bapENTZAKO KANTUA
Zaratarik gabe etorri
eta modu berean aldegin
hobe entzuten da edozein doinu
zalaparta orotik urruti
Belarririk finena alferrik
sosei egonez gero adi
hunkitu gintuen musika
bihotzetik isil isuri
Dena hasi eta amaitu
egiten omen da noiz edo noiz
jotako hondar kantua ordea
hemen entzuten da oraindik
© Xabier Montoia